Ura bizitzaren funtsa da. XXI. mende honetan, edateko ura eta saneamendua bizitza eta osasunerako ezinbestekoak dira, eta funtsezkoak pertsona guztien duintasunerako.
Gaur egun, munduan 900 milioi pertsonek (ia hamarretik bi), ez dute edateko ureko sarbidea, 2.500 milioi ez dute saneamenduko zerbitzuak (hamarretik lau). Hori dela eta, milioika pertsona, batez ere neska-mutil gazteak, hiltzen dira urtero ura, saneamendu eta higiene faltarekin zerikusia duten gaixotasunak direla eta.
Ureko krisiaren arrazoi nagusiak txirotasuna, desberdintasunak, botere erlazioetako ezberdintasunak eta kasta pribilegiatu baten nahi merkantilistak eta pribatizatzaileak dira.
Hori dela eta, medicusmundi bizkaiatik larunbatean, maiatzak 31, antolatuko den herritarren martxaren alde agertu gara, 17:00tik aurrera Martutenetik Zuloagako plazara arte joango dena, Urumearen ibaiertzeak zeharkatuz.
Prosalusek pdfan helarazitako Uraren Nazioarteko Eskubidearen inguruko atxikimendu eskaera irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.