BILBOKO KONGRESUA: Hizlariak

ANA SILVIA MONZÓN MONTERROSO

ANA SILVIA MONZÓN MONTERROSO

Gizarte Zientzietan Doktorea den Ana Silvia Monzón Monterroso Guatemalako emakumeen mugimenduaren erreferenteetako bat da. Ikerketan, irakaskuntzan eta komunikazioan oinarritutako esperientziak emakumeen eskubideen defentsan oinarritutako ibilbidea bermatzen du. Gaur egun, Genero-ikasketen, feminismoen eta FLACSOn (Guatemala) dagoen Feminismo Genero Ikasketen Maisutza Programa koordinatzen du.

CASILDA VELASCO

CASILDA VELASCO

Casilda Velascok emagin ikasketak 1975ean egin zituen Granadako Unibertsitatean. Geroago, Ospitale-Zientzietan lizentziatu zen Bruselako Unibertsitate Askean. Bere karrera zehar, borondatezko lankidea izan da Burkina Faso eta Marokon eta, horrez gain, Maroko, Senegal eta Tunisian Osasun eta Ugalketa Sexualari buruz egindako zenbait kurtsoetako irakasle eta zuzendaria izan da. Gaur egun, Jaengo Unibertsitatean lan egiten du.

CRISTINA DEL CARMEN ALVARADO LARA

CRISTINA DEL CARMEN ALVARADO LARA

Cristina Alvarado Gizarte Lankidetzan lizentziatua da eta, horrez gain, Hondurasen indarkeria sexuala jasan duten emakumeentzako terapeuta da. Emakumeez osatutako Visitación Padilla mugimenduaren kide zein Genero, Toki-garapen eta emakumeen partehartzerako aholkularia da. Bere lanaren indarra indarkeria sexuala erauztean jartzen du, baita base-mugimenduetatik emakumeen eskubideak defendatzean ere.

JORGE IRAZOLA JIMÉNEZ

JORGE IRAZOLA JIMÉNEZ

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Biologian lizentziatua. Osasun Publikoan (UCA, El Salvador) eta Politika Publikoetan (FLACSO, Argentina) graduatu-ondokoa. medicusmundi eta AECIDen arteko “Fortalecimiento de sistemas públicos de salud y desarrollo en el nivel descentralizado, con especial incidencia en materia de salud sexual y reproductiva” hitzarmenaren kudeaketa-unitateko eskualdeko koordinatzailea (Guatemala, El Salvador, Honduras eta Nikaragua), 2008-2012. El Salvadorreko Osasun-Ministroaren aholkularia nazioarteko lankidetzan, 2013-2014.

MARIA ELIZABETH PORRAS CARRERA

MARIA ELIZABETH PORRAS CARRERA

Medikuntza eta Kirurgian Lizentziatua da, Guatemalako San Carlos Unibertsitateko Irakaskuntza Unibertsitarioko maisutza lortu zuen eta horrez gain, Costa Ricako La Salle Unibertsitatean Hezkuntza Doktoregoa atera zuen. medicusmundi bizkaiako koordinatzailea da Guatemalan.

NIDIA MIRELLA MELGAR MARTINEZ

NIDIA MIRELLA MELGAR MARTINEZ

Enpresen Administrazioan Lizentziatua El Salvadorreko Unibertsitatean. Don Bosco Unibertsitatean Mikroenpresa Eskualdeko Graduondoko Masterra Finantza-Zerbitzuak espezializatean. Sexu eta ugalketa eskubideei buruzko politika publikoen hausnarketarako Erdialdeko Amerikako medicusmundi bizkaiako arduraduna.

TERESA MALDONADO BARAHONA

TERESA MALDONADO BARAHONA

Teresa Maldonado Barahona Bilboko feministAlde!-ko militante feminista da, baita etika eta filosofía irakaslea bigarren hezkuntzan ere. Teoria Feministari buruzko irakasletza aritzen du hainbat graduondokotan, era berean, feminismoari zein teoria politikoari buruzko zenbait ikastaro eta mintegi ematen ditu Bizkaiko Ahalduntzeko Eskolan. Maiz, aldizkari espezializatutan zein talde-liburutan eta eguneko prentsan argitaratzen ditu artikuluak.

VERÓNICA CASTELLANOS HERÁNDEZ

VERÓNICA CASTELLANOS HERÁNDEZ

Verónica Castellanos kirurgialari medikua da eta Osasun Publikoan master bat dauka. Bi hamakarda baino gehiago darama Osasun Publikoaren sustapenean eta hainbat aholkularitza ekintzak egin behar izan ditu Guatemalako Osasun Publiko eta Gizarte Sorospeneko Ministerioan (MSPAS). Nabarmendu behar da emakumeen Sexu eta Ugalketa Eskubideen defentsa sustatu duela, herrialdeko Politika Publikoetako agendan lehentasunezko gai bihurtu ahal izateko.

VERÓNICA CRUZ SÁNCHEZ

VERÓNICA CRUZ SÁNCHEZ

Veronica Cruz Gizarte Lankidetzan eta Nazioarteko Merkataritzan lizentziatua da eta, horrez gain, master bat dauka Garapen organizatzailean. Bere burua “feminista, borrokatzaile sozial, ekintzaile eta emakumeen Giza Eskubideen defendatzaile” gisa definitzen du. Prestakuntzak eta militantzia feministak indarkeria sexuala jasan duten biktimak laguntzen berezitzera eraman dute. 2006. urtean Human Rights Watch-ek ematen duen munduko giza eskubideen babeslerik onenaren Saria irabazi zuen. Gaur egun, Guanajaton (Mexicon) dagoen Las Libres zentroaren zuzendaria da, non Osasun Sexualaren inguruko informazioa ematen den.

MARÍA LUISA DELGADO MARTÍN

MARÍA LUISA DELGADO MARTÍN

María Luisa Delgado Martinek Erizaintzako Diplomatura lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean 1988. urtean. Geroago, 1994an, Osasun Publikoaren inguruko graduondo unibertsitarioa amaitu zuen. Bere ikasketak amaitu bezain laster, lan-mundura ia bete-betean bota zen. Sei urtetan zehar, Galdakaoko Ospitaleko larrialdietako zerbitzuan lan egin zuen. Beste zortzi urte Amorebietako Osasun Zentroan bizi izan zituen, erizain ginekologiko eta familia-plangintzan lan egiten. Geroago, 2008an, erizain obstretiko-ginekologiko espezialista titulua lortu zuen. Hortik aurrera, Arrasateko Ospitaleko erditze-zerbitzuan lan egin zuen hiru urteetan zehar eta, azkenik, Igorreko Osasun Zentrora heldu zen emagin lanak betetzera, gaur egunera arte.