Egunak: 2014-ko Ekainaren 25 eta 26
Lekua: Bilbao
Kontaktua: /
Leku kopurua: Leku kopurua mugatua dago.
Prezioa: 10€
Izena emateko epea: Izena emateko epea maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 16an amaituko da
- Herritarren eskubideak eta printzipioak bermatzeko eraiki beharko den estatu-ereduari buruz Ipar eta Hegoko herrialdeek dituzten esperientziak elkartrukatzea.
- Iparreko zein hegoko herrialdeetan, sexu- eta ugalketa-osasunaren arloan Politika Publikoak garatzeko prozesua Estatuentzat zer zailtasun dituen aztertzea; horretarako, lortutakoak zein egungo joerak identifikatuko dira.
- Adostasun-eremuak sortzea, nazioarteko lankidetzak sexu- eta ugalketa-osasunean Politika Publikoak sustatzeko orduan dituen erronken inguruan, baita Politika horien ondoriozko Eskubideak bermatuko dituzten Estatuak eraikitzearen inguruan ere.
- Identifikatzea eta adostea zein diren gizarte zibil antolatuaren eta gizarte eta osasun arloko langileen gizarte-erronkak eta –estrategiak sexu- eta ugalketa-osasunen Politika Publikoak sustatzeari eta benetan aplikatzeari dagokionez, eta Eskubideen ikuspuntutik abiatuta.
