SARE EGIN OSASUNAREN ALDE!!!

SARE EGIN OSASUNAREN ALDE!!! Image

medicusmundi Bizkaian gure sarea zabaltzen jarraitu nahi dugu, osasuna pertsona guztientzako eskubidea izan dadin. Hori dela eta, saretzera eta “Sare egin osasunaren alde!” gure kanpainan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Ekimen horren bidez, batetik, jarraitzen gaituzuenengana gehiago hurbiltzea eta osasunerako eskubidea munduko edozein bazterretan errealitate izateko gure helburuan engaia zaitzatela bilatzen dugu. Bestetik, berriz, baita sarea egiten eta indarrak gehitzen segitzea ere. Horregatik, gure ekintzak zabaltzera eta zeuen inguruan medicusmundi Bizkaia jarraitzera eta, zergatik ez, bazkide egitera gonbidatzen zaituztegu.

Azkenik, kanpaina honen abaguneaz baliatu nahi dugu gogorarazteko nahi baduzu egunera dezakezula zure bazkide kuota.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

Itzuli