Egunak: 2025/08/25 - 2025/08/29
Lekua: Centro Cultural de España en Tegucigalpa. 655 C. de la Colonia Palmira, Tegucigalpa, Honduras
Kontaktua: proyectosmedicusmundihn@gmail.com /
Leku kopurua: 50
Prezioa: Doan
Izena emateko epea:
2025eko abuztuaren 25etik 29ra Tegucigalpan “Arauetatik harago. Gizarte zibila osasun mentaleko aldaketa eragile gisa” jardunaldia ospatuko da. Bertan gizarte zibilak osasun mentaleko prozesuetan modu eraginkorrean parte hartzeko dituen estrategiak aztertu eta sustatuko dira, ikuspegi kritikoak integratuz (feminista, intersekzionala, kulturartekoa eta komunitarioa).
Jardunaldi hauek medicusmundi Bizkaiaren proiektu zabalago baten parte dira. Proiektu horrek laguntza teknikoa eta antolakuntza arlokoa eskaintzen ditu, Hondurasen emakumeen eta LGTBIQ+ pertsonen osasun mentalari modu integralean heltzeko. Azken helburua Hondurasen bizi-kalitatea eta Osasun Publikoa hobetzen laguntzea da, osasun mentalaren arloan, Hondurasko hainbat Estatu idazkaritzen erantzuna indartuz eta zerbitzuak hobetuz, erakundeen eta sektoreen arteko koordinazioa erraztuz, Osasun Mentaleko 2024-2030 Politikan genero eta aniztasun ikuspegiak txertatuz, profesionalei prestakuntza eskainiz eta parte-hartze soziala bultzatuz.
Jardunaldiak osasun mentala artatzen duten erakundeetako langileei, osasun-profesionalei eta aktibistei zuzenduta daude, nahiz eta gaian interesa duen edonori irekita egon. Parte-hartzea doakoa da, plazak agortu arte. Hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak 8:00etatik 12:00etara izango dira, astelehenetik ostiralera.
Antolatzailea: medicusmundi Bizkaia
Lankideak: Centro de Estudios de la Mujer de Honduras Somos CDC Centro para el desarrollo y la cooperación LGBTI SEDESOL Secretaría de Desarrollo Social SEDH Secretaría de Derechos Humanos SESAL Secretaría de Salud SEMUJER Secretaría de Asuntos de la Mujer CCET-AECID Centro Cultural de España en Tegucigalpa Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo
Bestelako partehartzaileak: OSAKIDETZA Servicio Vasco de Salud EHU Universidad del País Vasco Universidad de Deusto MDR – Movimiento de Diversidad en Resistencia Colectiva Casiopea Foro de Mujeres por la Vida Comunidad Amigable de Diversidad Independiente CADI Comité LGBTIQ+ del Valle de Sula CONADEH Comisionado Nacional de los Derechos Humanos
Babeslea: eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia
