Egunak: 14/06/2026
Lekua: Artea
Kontaktua: educa.bizkaia@medicusmundi.es / 688717051
Leku kopurua: -
Prezioa: Doan
Izena emateko epea: -
Igandean, 2026ko ekainaren 14an, lehen aldiz ikusi ahalko da Zauritik erresistentziara erakusketa. 12:00etatik aurrera egongo da ikusgai, Artean (Bizkaia).
Erakusketa urtebete iraun duen arte eta sendatze prozesu baten emaitza da. Prozesu horretan 15 LGTBIQ+ pertsonak eta 16 emakumek hartu dute parte. Talde bakoitza 8 asteburutan bildu da, Sendatze Komunitarioko prozesuen garapenean espezializatutako laguntza psikoemozionaleko talde batek proposatutako dinamiketan parte hartzeko. Ikuspegi feminista eta antikolonial batetik, prozesua EntrAmar elkarteko Charo Hernández Camacho eta Cristina Martínez Olivék gidatu dute; alderdi artistikoaz Tania Mata Parducci arduratu da; Andrea Bilbaok ikus-entzunezko lana gidatu du; eta traumari buruzko lanean Melida Ávila Guevarak ere parte hartu du. Topaketak Basoa-defendatzaileen etxean (Artea, Bizkaia) eta Denbora espazioan (Izarra, Araba) egin ditugu.
Erakusketa ikusi ahal izateaz gain, Artean bigarren eskuko eta truke azoka egongo da 11:00etatik aurrera, eta zuzeneko musika 13:30ean hasita (Artea impro! kontrabaxua, gitarra eta perkusioa), goiz pasarako plan bikaina, beraz. Hau guztia, Artea Herriko Bentak antolatuta. Erdu! Zuen zain egongo gara.
LGTBIQ+ eta emakumeentzako arte eta sendaketa prozesu hau medicusmundi Bizkaia elkarteak antolatu du, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren dirulaguntzari esker, eta “Generando transformación social: miradas locales-globales sobre violencia simbólica y Diversidad Sexual y de Género en el ámbito educativo, universitario y sanitario” izeneko proiektuko ekintzetako bat da.
Egitaraua hemen 






