Emakumeentzako topaketak: zauritik erresistentziara

Egunak: 2025/06/14 - 2026/05/31

Lekua: Basoa- Defendatzaileen etxea. Bildosola auzoa 12, behea1. Artea, Bizkaia. 48412

Kontaktua: incidencia.bizkaia@medicusmundi.es / 688717051

Leku kopurua: 15

Prezioa: Doan

Izena emateko epea: 2025/07/04


“Zauritik erresistentziara” prozesua abian jartzen ari gara, emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoen aurrean sendatze kolektiborako proposamen feminista, heretikoa eta komunitarioa. Parte hartu nahi? Animatu!

Indarkeriek beren gorputz, buru eta arimetan eragin dituzten zauriak sendatu nahi dituzten 15 emakumeko taldea osatuko dugu.

Asociación EntrAmar – El Comal Encendido arduratuko da prozesu terapeutikoa zuzentzeaz; besteak beste, Terapia Integratibo Aurreratua (AIT), EMDR eta Erdialdeko Amerikako herrien antzinako kosmoikuskerak baliatzen dituzte.

Tania Mata Parducci artista salvadortarra ere gurekin izango da sormen saioetan; artea sendaketa kolektiborako tresna gisa erabiltzen aditua da bera.

Guztira, zortzi topaketa izango dira: lau asteburu 2025ean eta beste lau 2026an.

Lehen topaketa ekainaren 14-15ean egin genuen eta bigarrena uztailaren 5-6an izango da; orduan itxiko dugu prozesu osoa elkarrekin egingo duen taldea.

Topaketak Basoa- Defendatzaileen etxean izango dira, Artean, Bizkaian.

Informazio gehiago Zauritik erresistentziara_emakumeak

Izena emateko galdetegia

Descarga el programa del congreso en pdfEgitaraua hemen