“Zauritik erresistentziara” erakusketa La Sinsorgan

Egunak: 23/09/2026

Lekua: Bilbao

Kontaktua: educa.bizkaia@medicusmundi.es / 688717051

Leku kopurua: -

Prezioa: Doan

Izena emateko epea: -


Asteazkenean, 2026ko irailaren 23an, lehen aldiz ikusi ahalko da Zauritik erresistentziara erakusketa Bilbon. 18:00etatik aurrera egongo da ikusgai, La Sinsorga kulturgune feministan (Bizkaia).

Erakusketa urtebete iraun duen arte eta sendatze prozesu baten emaitza da. Prozesu horretan 15 LGTBIQ+ pertsonak eta 16 emakumek hartu dute parte. Talde bakoitza 8 asteburutan bildu da, Sendatze Komunitarioko prozesuen garapenean espezializatutako laguntza psikoemozionaleko talde batek proposatutako dinamiketan parte hartzeko. Ikuspegi feminista eta antikolonial batetik, prozesua EntrAmar elkarteko Charo Hernández Camacho eta Cristina Martínez Olivék gidatu dute; alderdi artistikoaz Tania Mata Parducci arduratu da; Andrea Bilbaok ikus-entzunezko lana gidatu du; eta traumari buruzko lanean Melida Ávila Guevarak ere parte hartu du. Topaketak Basoa-defendatzaileen etxean (Artea, Bizkaia) eta Denbora espazioan (Izarra, Araba) egin ditugu.

Erakusketa ikusi ahal izateaz gain, Honduraseko Centro de Estudios de la Mujer de Honduras (CEM-H), Centro para el Desarrollo y la Cooperación LGTBI (SOMOS-CDC) eta medicusmundiko kide bana izango ditugu gurekin. Izan ere, Hondurasko hiru lagun hauek Bizkaiko Foru Aldundiak lagundutako “FRENTE A LA VIOLENCIA SIMBÓLICA, MÁS COMUNIDAD: NOSOTRAS, NOSOTROS, NOSOTRES. La violencia simbólica, la violencia más sutil” proiektuan parte hartu dute.

LGTBIQ+ eta emakumeentzako arte eta sendaketa prozesua ere proiektu horri esker abiatu zen; eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren babesarekin burutu ahal izan da, medicusmundi Bizkaia elkarteak antolatutako “Generando transformación social: miradas locales-globales sobre violencia simbólica y Diversidad Sexual y de Género en el ámbito educativo, universitario y sanitario” proiektuaren baitan.

Erdu! Zuen zain egongo gara.

Descarga el programa del congreso en pdfEgitaraua hemen