Egunak: 1/12/2022
Lekua: Ibarretxe Kultur Etxea Bidebarrieta, 4-IURRETA/Bizkaia
Kontaktua: educa.bizkaia@medicusmundi.org /
Leku kopurua:
Prezioa: Doain
Izena emateko epea: 1/12/2022
Iurretako Udalaren laguntzari esker, Omoako (Honduras) Gobernantza Hidriko Komunitarioaren aldeko Emakumeak Sarean proiektua onartu zen.
medicusmundi bizkaia proiektu honen bidez, zuzenean eragin nahi du parte-hartze sozialaren sustapenean, eta arreta berezia jarri nahi du emakumeek, erabaki-hartzaile gisa, ur segurua eskuratzeko eskubidearen alde lan egiten duten oinarri komunitarioko erakundeetan parte har dezaten, tokiko gobernuaren eta esku hartzeko komunitateetako emakume-sareen arteko aliantza eta lankidetza-hitzarmena ezarriz.
Era berean, San Isabel mikroarroan basoberritze-lanak egiten dira, Cuyamel bideko ur-hornidurako gune nagusia baita. Cuyamel Hiriko eta San Martin komunitateko ur-sistema optimizatzeko eta administratzeko iraunkortasunaren zati gisa, prestakuntza eta sustapen jardunaldiak egiten ari dira, ur-jatorriko gaixotasunen prebentzioaren esparruan, gobernantza hidrikoaren, genero-berdintasunaren eta ingurumen-iraunkortasunaren ikuspegitik.
Horren guztiaren helburua uraren kudeaketan tokiko gobernantza hobetzea da, emakumearen ahalduntzearen bidez, Santa Isabel mikroarroan (Honduras) osasun komunitarioaren eta ingurumen-jasangarritasunaren ikuspegitik.
Emakume hauen errealitatea eta proiektua hobeto ezagutzeko, abenduaren 1ean Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean (Bidebarrieta, 4) 18: 30ean izango den solasaldira eta dokumentalaren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu.
Eman izena, zure zain gaude!
