Nazioarteko jardunaldiak BILBO 2018 – ESTATUA OSASUNaren ESKUBIDEAREN BERMATZAILE: Erronkak eta mehatxuak

ESTATUA OSASUNaren ESKUBIDEAREN BERMATZAILE: Erronkak eta mehatxuak. Hizlariak

Eduardo Espinoza

Eduardo Espinoza

Medikuntzan Doktore, 1974an UESean ohorez graduatua, Fisiologia eta Farmakologiako instruktore eta irakasle, sendagile eta FMLNko medikuntza-ospitale zerbitzuetako Antolatzaile izan da El Salvadorreko gerra zibilean, 1980-1992 urteen artean, gatazka-guneetan indar insurgenteei eta biztanleei laguntza emateko. UESeko Fakultateko dekano izan zen 1995-1998an eta Osasun Publikoko maisu Nikaraguako eskola Publikoan 199an. 1998an Osasun Publikoko maisutza sortu zuen eta 2006ra arte Osasun Politiketako eta Osasun Sistemako irakasle eta Politika moduluetako koordinatzaile izan zen. UESeko Ikerketa Zientifikoetako Kontseiluko (CIC-UES) ikerlari erregistratua da, UESeko Sexu eta Ugalketa Osasuneko Maisutzaren kudeatzaile izan zen, FNUAParekin 1999an eta Erdialdeko Azpi-eskualdeko Koordinatzailea Magisterio Proiektuan, Osasuneko Zientzietako Unibertsitateko Irakasleen Hezkuntza Prestakuntzara zuzendua, besteak beste. El Salvadorreko Ordezkaria izan zen Herrien Osasunaren aldeko Munduko I Batzarrean. Gaur egun El Salvadorreko Gobernuko Osasun Politiketako ministro ordea da.

Lucrecia Hernández Mack

Lucrecia Hernández Mack

Doktorea. Guatemalako MSPASeko (Osasun Publiko eta Gizarte Laguntzako Ministerioa) ministro ohiak, Lucrecia Hernandez Mack-ek, duela gutxi Osasun Ministerioan osasun-eredu barnerakor eta egokia ezartzearen aldko borrokan izandako esperientziaren berri emango digu. Bere aurkezpenean osasunerako sarbide unibertsalerako zailtasunak eta oztopoak aztertuko dira, testuinguru kulturanitz batean, desberdintasun-arrakalekin eta osasun-zerbitzu integraletarako sarbide zuzengabeekin, herritarrei, oro har, baina batez ere kalteberatasun handiagoa duten sektoreei, osasunerako sarbidea mugatuz.

Remco van de Pas

Remco van de Pas

Medikua eta osasun globaleko aditua, ikerlaria da Anbereseko Medikuntza Tropikaleko Institutuan, osasun-politiketako unitatean, eta Maastricht-eko Osasun Globaleko Zentroko koordinatzaile akademikoa, diziplina arteko ikerketako zentroa Maastricht-eko Unibertsitatean. Bere doktoretzako ikerketak osasungintzako lan-indarraren tokiko gobernantza du hizpide. Zenbait unibertsitatetan irakasle da eta ikastaroak emateko ditu osasun globalaren zuzendaritzari, diplomaziari eta osasunerako koherentzia politikoari buruz, osasungintzako lan-indarraren garapen eta migrazioari, osasun-sistemen indartzeari, babes sozialari, globalizazioaren eragin nagusiei eta osasunaren berdintasunari arreta berezia emanez. Remco Medicus Mundi International Network Health for All-eko batzordekidea da, eta ikerlari bisitaria Clingendael-en, Holandako Nazioarteko Harremanetako Institutuan. Osasun-politikei buruzko aholkulari aritu zen Wemes, gizarte-justiziaren alde diharduen osasun publikoko fundazio batean, baita Medicus Mundi GKEko koordinatzaile mediko ere, handiena West-Papua, Indonesian. Remco errefuxiatu eta migratzaileentzako osasun mentaleko zerbitzutan aritu zen Rotterdamen.

Carlos Mediano

Carlos Mediano

Medikutzan lizentziatua, Osasun Publikoko Masterra, Programa eta politika publikoen ebaluazioan aditua, Medikuntza Tropikalean diplomatua. Medicus Mundi Españako proiektu, azterketa eta ikasketa alorretako arduraduna (FAMME). 2007az geroztik, nazioarteko medicusmundiko (MMI) lehendakariordea eta 2016az geroztik MMIko lehendakari izendatua.

Anuj Kapilashrami

Anuj Kapilashrami

Soziologoa, Sexu- eta ugalketa-osasuneko masterduna, Nazioarteko Osasuneko doktorea. Bere mintzaldian osasun globaleko ekintzek osasun-sistemetan eta osasuneko gizarte-desparekotasunetan duten eragina aztertuko du, baita elkarlan publiko-pribatuenak eta osasun-politiketan sektore pribatuaren parte-hartzearena ere.

Jorge Irazola

Jorge Irazola

Jorge Irazola Osasun Publikoan aditua da, Erdialdeko Amerikako eskualdeko osasun-sistemak ezagutzen ditu eta eskualdeko osasun-sistemek biztanleen osasun-zerbitzuetarako oztopoak eta sarbideen aurreko erantzunak aztertuko ditu. Halaber, gizarte zibil antolatuaren parte-hartzea ere aztertuko da, osasun publikoaren sustapen eta defentsarako lehentasunezko ardatz gisa.

Rosa Urbanos

Rosa Urbanos

Ekonomian doktorea. Unibertsitatean osasun-gastuari eta finantzaketari, osasun-zerbitzuen erabilerari, osasuneko berdintasun eta desparekotasunei buruz egindako ikerketa eta lanetik, estatuko osasun-sistemaren pribatizazioaren egoeraren berri emango du, kontzeptuaren dimentsio guztietan: finantzaketan, zuzkiduran, ikerketan eta prestakuntzan. Osasun.sistema publikoaren merkantilizazio- eta pribatizazio-prozesuek bere kalitaterako dakartzaten mehatxuak ere azalduko ditu, baita osasun-zerbitzuetara sartzeko desparekotasunak areagotzeko ere. Gainera, industriak osasun-sistemako eta osasun publikoko politiketan duen eraginari buruzko alderdirik garrantzitsuenei buruzko zertzelada batzuk ere emango ditu.

Ivan Zahínos

Ivan Zahínos

Ivan Zahínos-ek medicusmundi-ko Mozambikeko elkarlaneko arduradun gisa duen esperientziak kontinente afrikarrean osasun-sistema publikoak indartzeko zailtasunak, ikasitako lezioak eta erronkak azaltzea eta aztertzea ahalbidetuko du. Mintzaldiak A luta continua dokumentalaren aurkezpenaren sostengua izango du: osasun publikoko sistema bateranzko igarobidea azaltzen du osasun-zerbitzuetara sartzeko oztopo de desparekotasun gehien dituen herrialdeetako batean.

Santiago Esnaola

Santiago Esnaola

Mediku epidemiologoa. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila.

Juan Luis Uria

Juan Luis Uria

Mediku, antropologoa eta Euskadiko osasun politika publikoetan aditua. Osalde, Osasunerako eskubidearen aldeko Euskal Elkartearen lñehendakaria eta Osasun Foroaren bozeramaile da bera. 30 urte daramatza garapenerako lankidetzarako programetan lanean, batez ere Afrikan eta Latinoamerikan. Gazterik hainbat GKE eta erakunde profesionalekin lanean aritu da, baita erakunde publiko batzuekin ere.