Osasuna pertsona guztien eskubide bat izateko egiten dugu lan. Prozesu parte-hartzaileen aldeko apustua egiten dugu, munduko toki ezberdinetako erakundeekin elkarlanean, osasun zerbitzu integralak indartuz, eta osasun eskubidea lehen mailako arreta ez ezik pertsonen osasuna baldintzatzen duten determinanteak ere kontutan hartuz.
Afrika eta Erdialdeko Amerikako tokiko erakundeekin elkarlanean gabiltza, hauekin eta beste GKE batzuekin batera garapen integralerako proiektuak burutuz.
Bizkaian sentsibilizazio eta gizartea eraldatzeko hezkuntza ekintzak burutzen ditugu, munduko egoera injustuak aldatzeko, lana gure hurbileko gizartetik abiaraztea berebizikoa dela uste dugulako.
Lan arloak: