Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza

Bai Bizkaian eta baita lan egiten dugun herrialdeetan, osasunaren eskubideagatik eta gizarte justu eta bidezkoago batengatik borrokatzen den herritargoa sustatzen dugu, lokalaren eta globalaren arteko harremana ulertzen duena. Gizartea eraldatzeko, osasun unibertsalaren eskubidearen aldeko lana eta indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurkako ekintzak dira gure ekintza ardatzak.

Burutzen ditugun prozesuak:

  • Sentsibilizazioa eta hezkuntza
  • Formakuntza
  • Gizarte mobilizazioa
  • Inzidentzia politikoa