Medicusmundi bizkaiak 2014ko Elikadura-eskubidearen Aldeko Kanpainako panel erakusketan parte hartuko du

Medicusmundi bizkaiak 2014ko Elikadura-eskubidearen Aldeko Kanpainako panel erakusketan parte hartuko du Image

Familiako Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea dela eta, eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren gaietarako Sailatik bultzatuta, hainbat panel aurkeztuko dira Bilboko Metroko lau geltokietan.

 

 

 

Ostiral honetan, maiatzak 23, 2014ko Elikadura-eskubidearen Aldeko Kanpainaren inguruko panel erakusketa hasiko da, Familiako Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea dela eta. Erakusketa Bilboko Metroko lau geltokietan egingo da eta Bilbon egoitza duten hainbat gobernuz kanpoko erakundeek parte hartuko dugu, esaterako, gu, medicusmundi bizkaia. Erakustaldia irailaren 15era arte ikusgai egongo da. Aukeratutako geltokiak Casco Viejo (Unamunoko irteera), Santutxu (bi irteerak), Abandoko (Kale Nagusiko irteera) eta Moyua (bi irteerak) izango dira. Ekimen hau Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren gaietarako Sailak bultzatu du.

Erakusketa 2,30 metro zabalerako eta 1,30 metro altuerako neurriak dituzten 12 panelez osatuta egongo da. Bertan, Bilbon egoitza duten eta 2012 eta 2013an Bilboko Udalaren finantziazioa izan zuten Gobernuz Kanpoko Erakundeen lankidetzako proiektuetako argazkitzarrak erakutsiko dira. Proiektu guzti horiek elikadurarako eskubideari lotutako gaiei buruzkoak dira.

Medicusmundi bizkaiko panela Elikatzeko Eskubidea Pertsona Guztientzat Kanpainaren inguruan doa eta bere helburu nagusia Karama (Kamonyi Barrutia, Ruanda) kooperatibaren ganadutegiak abian jarritako ekintzak ezagutaraztea da. Karama kooperatibak tokiko laboreekin eta osagai sintetikorik gabe eskulanak eta oihalak egiten dituzten emakumeak biltzen ditu. Bertan, alfabetizazio-programak eta ganadua hobeto kudeatzeko programak egiten dituzte. Batez ere, untxiak hazten dituzte, baina behiak ere hazten dituzte, esnetarako eta haragitarako.

Erakusketa geltoki hauetan egongo da ikusgai:

  • Zazpi kaleetako Unamuno plazako irteeran, maiatzaren 23tik ekainaren 16ra.
  • Santutxuko geltokiko bi irteeratan, ekainaren 16tik uztailaren 14ra.
  • Abandoko geltokiko Kale Nagusiko irteeran, uztailaren 14tik abuztuaren 11ra.
  • Moyuako geltokiko bi irteeratan, abuztuaren 11tik irailaren 15era.
Itzuli