Europako hainbat elkarteek Europako hauteskundeetako hautagaien konpromisoa eskatzen dute osasunarekin zerikusia duten arazoekin amaitzeko

Europako hainbat elkarteek Europako hauteskundeetako hautagaien konpromisoa eskatzen dute osasunarekin zerikusia duten arazoekin amaitzeko Image

Maiatzaren 25ean Europan egingo diren hauteskundeak direla eta, hainbat izan dira hautagaiei osasunarekin bat egiteko konpromisoa eskatu dieten elkarteek

 

Acción por la Salud Globalaren barruan dauden hainbat elkarteek Europako hauteskundeetan parte hartuko duten hautagaiei osasunarekin bat egiteko konpromisoa eskatu diete. Ekimen hau etorkizunean izan daitezkeen hainbat europarlamentarien babesa izan du eta, bere helburu nagusia, osasunerako eskubidea Europako Parlamentuan hurrengo legegintzalditik aurrera lehentasunezko kontua izatea da. Bultzatzaileen ustez, “Giza Eskubideen babesa eta garapen orekatuaren sustapena Europar Batasunaren funtsezko baloreak dira. EBk bere garapenerako politiken helburua bete nahi baditu, ezinbestekoa da munduko osasunean inbertitzea eta politiken koherentzia garatzea”.

Hori dela eta, zortzi dira hautagaiek ekimen hau jarraitzeko bete behar dituzten helburuak: pertsona orok, inolako diskriminaziorik gabe, kalitatezko osasun zerbitzuetarako sarbidea izatea; EBk osasun globalean inbertsio handiagoa egiteko laguntza ematea; Urteko Errenta Gordinaren %0,7a Garapenerako Laguntza Ofizialera (AOD) joateko babesa ematea;  garapenerako finantzaketaren mekanismo berritzaileen ahalmena neurtzea; AODk EBn eta kide diren estatuetan dituen kontuen gardentasuna bermatzea; EBko osasun globalaren estrategia garatzea, dagoeneko dauden politiketan aplikatzeko; EBko akordio politiko, komertzial eta juridikoak bizitzak salbatzen dituzten medikamentuak, diagnostikoak edota teknologiak lortzeko oztopokoak ez izatea, munduko osasunak pairatzen dituen mehatxuei aurre egin ahal izateko.

Konpromisoa eta sinatzaileak ikusi ahal izateko sakatu hemen.

Itzuli