Joan den 2013an, Enpresen eta Giza Eskubideen inguruko DESC sareko Herrien Foroa ospatu zen Bangkoken. Bertan, parte-hartzaileek baterako aldarrikapen bat sinatu zuten, enpresek gauzatutako giza eskubideen urraketen kontrako kanpainaren alde eta, hilabete batean, 140 elkarteek baino gehiago sinatu zuten.
Gaur egun, aldarrikapena 2014ko ekainean ospatuko den NBE Giza Eskubideen Batzorderako sinadurak jasotzen jarraitzen dabil. Hain zuzen ere, 250 erakundeen babesa lortu dute jada. Ekimen honek lan-talde intergubernamental baten bidez, batera eztabaidatzeko eskakizuna egiten die Estatuei, enpresek gauzatutako Giza Eskubideen urrapenen gaia landuko duen hitzarmen bat sinatu ahal izateko.
Aldarrikapen honek sare internazionaleko aliantza, erakunde eta mugimendu sozial askoren babesa izan du eta enpresek gauzatutako Giza Eskubideen urraketen aurrean gizarte zibil globalak jasan duen mobilizazioaren isla da. Gainera, hitzarmen honek Ekuadorrek NBEren Giza Eskubideen Kongresuan aurkeztutako ekimenak batzen ditu, enpresa transnazionalen aurrean Giza Eskubideak babestuko dituen nazioarteko hitzarmen bat sortzeko asmoarekin.