medicusmundi Bizkaia eta sexu-eta genero-Aniztasuna

medicusmundi Bizkaia eta sexu-eta genero-Aniztasuna Image

Aurkezten dizuegun argitalpenarekin, ezezagutzatik sortua den baina erakunde aldetik ilusioz eta gogoz heltzen diogun esperientzia bat islatu nahi dugu. Horiek dira, zalantzarik gabe, LGTBIQ+ pertsonen desberdintasunei eta bazterkeriei erantzuna emango dieten gakoetan pausoak emateko eta sakontzeko oinarriak.

Pertsonak, gizartea, gure inguruak, ez dira errealitate aldaezin eta homogeneoak. Hemen ezaugarritzen eta aberasten gaituen zerbait bada, hori aniztasuna da. Hala ere, askotan ahaztu egiten zaigu, eta pertsona askoren bizitza hertsatzen duten iruditeria kolektibo batzuk sortzen ditugu, heteronormatibotasunetik agindutako igurikapenak
betetzen ez dituzten talde eta kolektiboak sistemaren bazterretara bidalita.

medicusmundi Bizkaian zabaldu egin dugu begirada, azken urteotan metatutako esperientziaren eta LGTBIQ+ pertsonen errealitatearekin izan dugun kontaktuaren ondorioz. Hobeto esan, zabaltzen ari gara begirada betidanik hor egon izan diren baina, heteronormatibotasunaren unibertsalitateari buruzko uste okerragatik, ikusezinak zitzaizkigun errealitateetara.

Itzuli