Egunak: 01/10/2026 - 30/10/2026
Lekua: Basauri
Kontaktua: educa.bizkaia@medicusmundi.es / 688717051
Leku kopurua: -
Prezioa: Doan
Izena emateko epea: -
Urriak 1etik (osteguna) aurrera “zauritik erresistentziara” erakusketa ikusi ahalko da Basaurin (Bizkaia). Erakusketa 18:00ean estreinatuko da Marienean, Basauriko Emakumeen Etxean.
Erakusketa urtebete iraun duen arte eta sendatze prozesu baten emaitza da. Prozesu horretan 15 LGTBIQ+ pertsonak eta 16 emakumek hartu dute parte. Talde bakoitza 8 asteburutan bildu da, Sendatze Komunitarioko prozesuen garapenean espezializatutako laguntza psikoemozionaleko talde batek proposatutako dinamiketan parte hartzeko. Ikuspegi feminista eta antikolonial batetik, prozesua EntrAmar elkarteko Charo Hernández Camacho eta Cristina Martínez Olivék gidatu dute; alderdi artistikoaz Tania Mata Parducci arduratu da; Andrea Bilbaok ikus-entzunezko lana gidatu du; eta traumari buruzko lanean Melida Ávila Guevarak ere parte hartu du. Topaketak Basoa-defendatzaileen etxean (Artea, Bizkaia) eta Denbora espazioan (Izarra, Araba) egin ditugu.
Estreinaldirako, gurekin izango ditugu Hondurasko medicusmundi eta Centro de Estudios de la Mujer de Honduras (CEM-H) elkarteetako kideak, eta baita Secretaría de Desarrollo Social (SEDESOL)-eko Inklusio Politikak koordinatu zituzten bi kide ere; Estatutik eta gizarte erakundeekin batera, besteak beste, Política Pública para la inclusión de las personas LGTBIQ+ (2026-2031) eta Política Integral de Cuidados diseinatu zituzten.
Hondurasko lau lagun hauek medicusmundi Bizkaiak sustatutako hainbat proiektutan parte hartu dute, hala nola, eLankidetzak lagundutako “Asistencia técnica y organizativa en el abordaje integral de la salud mental en mujeres y personas LGTBIQ+ en Honduras” eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako “FRENTE A LA VIOLENCIA SIMBÓLICA, MÁS COMUNIDAD: NOSOTRAS, NOSOTROS, NOSOTRES. La violencia simbólica, la violencia más sutil”. Halaber, erakusketa eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren diruz lagundutako “Generando transformación social: miradas locales-globales sobre violencia simbólica y Diversidad Sexual y de Género en el ámbito educativo, universitario y sanitario” proiektuari esker bukatu zen.
Irekiera saioaren ondoren, erakusketa Marienean egongo da 2026ko urriaren 31 arte. Doan bisitatu ahalko da astelehenetik ostegunera, 9:30etik 14:30era eta 16:00etatik 20:30 arte eta, ostiraletan, goizez.
Erdu! Zuen zain egongo gara.
Egitaraua hemen 





