Kobaronek “zauritik erresistentziara” aurkeztuko du

Egunak: 15/11/2026

Lekua: Muskiz

Kontaktua: educa.bizkaia@medicusmundi.es / 688717051

Leku kopurua: -

Prezioa: Doan

Izena emateko epea: -


Kobaron ezagutzen duzu? La Trenza Verde elkartearen eskutik, azaroaren 15ean (igandea)  “zauritik erresistentziara” erakusketa ikusi ahalko da Kobaronen (Muskiz). Erakusketa 12:00etan estreinatuko da, Kultur Etxean.  

Erakusketa urtebete iraun duen arte eta sendatze prozesu baten emaitza da. medicusmundi Bizkaiak  sustatutako prozesu horretan, 15 LGTBIQ+ pertsonak eta 16 emakumek hartu dute parte. Talde bakoitza 8 asteburutan bildu da, Sendatze Komunitarioko prozesuen garapenean espezializatutako laguntza psikoemozionaleko talde batek proposatutako dinamiketan parte hartzeko. Ikuspegi feminista eta antikolonial batetik, prozesua EntrAmar elkarteko Charo Hernández Camacho eta Cristina Martínez Olivék gidatu dute; alderdi artistikoaz Tania Mata Parducci arduratu da; Andrea Bilbaok ikus-entzunezko lana gidatu du; eta traumari buruzko lanean Melida Ávila Guevarak ere parte hartu du. Topaketak Basoa-defendatzaileen etxean (Artea, Bizkaia) eta Denbora espazioan (Izarra, Araba) egin ditugu.

Ikusi prozesuari buruzko informazio gehiago hemen

Prozesua eta erakusketa eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak diruz lagundutako “Generando transformación social: miradas locales-globales sobre violencia simbólica y Diversidad Sexual y de Género en el ámbito educativo, universitario y sanitario” proiektuko ekintzak izan dira.

Erakusketa doan bisitatu ahalko da 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00 arte.

Erdu! Zuen zain egongo gara.

Descarga el programa del congreso en pdfEgitaraua hemen