Egunak: 2025/10/06
Lekua: Mesedeetako Kaia, 1, Ibaiondo, 48003 Bilbao, Bizkaia
Kontaktua: educa.bizkaia@medicusmundi.es / 688717051
Leku kopurua: 120
Prezioa: Doan
Izena emateko epea:
MEDICUS MUNDI BIZKAIAK DATORREN ASTELEHENEAN BILBOROCKERA ETORTZERA GONBIDATZEN ZAITU
DATORREN ASTELEHENEAN, ERDU GEUGAZ BILBORA!
Eguna: Astelehena, 2025eko urriak 6
Ordua: 19:00
Lekua: Bilborock Mesedeetako Kaia, 1, Ibaiondo, 48003 Bilbao, Bizkaia
Aurkezlea: África Baeta
Musika: SOL BAND
Ekitaldi hau Munduko Medikuak, Proclade Yanapay eta UNRWA Euskadirekin eta Bilboko Udalarekin batera antolatu dugu. Udalak hiru elkarte hauek Senegalen, Hondurasen eta Palestinan egiten duten lana babesten du, eta baita medicusmundik Guatemalan egiten duena ere.
Aurten, Bilboko Udala garapenerako nazioarteko lankidetzako ekimenak babestu eta bultzatzen 30 urte (1995-2025) bete dituela ospatzen ari da, eta jardunaldi honek ospakizun honekin bat egiten du.
Iñigo Zubizarreta Agirrezabal Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun arloko zinegotziaren hitzen ondoren, Africa Baetak solasaldi bat gidatuko du. Solasaldian, lau GGKEk lan egiten dugun herrialdeen testuingurua eta bertan bizi diren indarkeriei aurre egiteko bultzatzen ditugun tokiko ekimenak partekatuko ditugu laburki. Saioa amaitzeko, SOL BAND talde palestinarrak bere abestietako batzuk aurkeztuko dizkigu.
medicusmundi Bizkaiaren izenean Ricardo Fernández Quintanak hartuko du parte solasaldian; Rikar elkarteko koordinatzailea eta Erdialdeko Amerikako lankidetza proiektuen arduraduna da.
Guatemalako egoerari buruz hitz egingo du, herrialdeko indarkerietako batzuei buruz, eta, bereziki, haur, nerabe eta gazte batzuek jasaten dituztenei buruz. Gainera, La Alianzaren eta San Jose Langilearen Ahizpen estrategiez ariko da, sexu indarkeriaren, salerosketaren, migrazioaren eta amatasun behartuaren biktimak diren haurrei arreta emateko eta haien osasunaren eta ongizatearen alde burutzen dituzten ekintzez.
Izan ere, azken urteetan, medicusmundi Bizkaiaren bitartez, Bilboko Udalak “De vulnerables a resilientes: Prevención y atención de violencias en niños y adolescentes en el Municipio de Coatepeque” proiektua babestu du, eta horren inguruko xehetasun gehiago emango dugu astelehenean.
Aurrerapen eta gonbidapen gisa, Guatemalatik bideo hau helarazi digute (euskarazko azpitituluak eskuragarri): El Ayuntamiento de Bilbao apoya la construcción de la sede de La Alianza en Coatepeque (Guatemala) – YouTube
Erdu Bilborockera, zuen zain izango gaituzue!
