Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko estrategiak. Solasaldia Iurretan

Egunak: 2026/11/17

Lekua: Iurreta

Kontaktua: educa.bizkaia@medicusmundi.es / 688717051

Leku kopurua: -

Prezioa: Doan

Izena emateko epea: -


💜 EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI AURRE EGITEKO ESTRATEGIAK: SOLASALDIA IURRETAN

🌎 Zer ikas dezakegu Guatemalako emakumeengandik? Nola egin diezaiokegu aurre indarkeria matxistari, elkarlanean eta komunitatetik?

🇬🇹 Azaroaren 17an, María Elizabeth Porras izango dugu Iurretan. Medikua eta hezkuntzan doktorea da, eta 20 urte daramatza medicusmundirekin lanean, indarkeria matxisten aurka eta emakumeen osasunaren eta eskubideen alde borrokan ✊🏼. Guatemalako esperientziak partekatuko ditu gurekin, baita herrialdeko egungo egoera eta emakumeek dituzten erronkak ere.

🤝 Topaketa honekin Anderebidek eta Auskarik Iurretan egiten duten lana aldarrikatu nahi dugu eta elkarrengandik ikasi.

📅 Azaroak 17, asteartea

🕡 18:30ean

📍 Ibarretxe Kultur Etxea, Iurreta

🏛️ Iurretako Udalak urte hauetan zehar medicusmundi Bizkaiaren lana babestu du, elkartasunera eta lankidetzarako dirulaguntzak ematen ditu, eta topaketa hau ahalbidetu du.

🧏🏻‍♀️ Elkar entzutea, lankidetza eta elkarlana ezinbestekoak dira indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egiteko.

💬 Zatoz gurekin esperientziak, hausnarketak eta proposamenak partekatzera. Zure ahotsa entzun gura dugu!

Descarga el programa del congreso en pdfEgitaraua hemen