III. Durangotik Hegoaldera lehiaketa

Egunak: 2026ko ekainak 18

Lekua: Durango

Kontaktua: bizkaia@medicusmundi.es / 688717051

Leku kopurua:

Prezioa: Doan

Izena emateko epea: Zabalik


medicusmundi Bizkaia elkarteak eta Durangoko Udalak hirugarren aldiz antolatu dute Durangotik Hegoaldera lehiaketa, helburu bikoitzarekin: batetik, durangarrak osasunerako eskubidearen eta berdintasunaren alde aktibatzea, eta, bestetik, Hegoaldeko herrialdeetako (hala nola, Guatemala eta Kongoko ED) errealitateak eta egitasmoak ezagutaraztea.

Lehiaketa 2026ko ekainean egingo da eta talde irabazleak 2026an Guatemalara bidaiatu ahal izango du medicusmundi Bizkaiak bertan garatzen dituen proiektuak ezagutzera.

 

Hiru pertsonako taldeetan parte hartu beharko da; taldekideak adinez nagusiak izan behar dira; gutxienez bi taldekide Durangoko biztanleak (jaio, bizi edo lan egin) izan behar dira.

Talde bakoitzak proposamen bat egin beharko du: Zer egin dezakegu Durangon osasunaren eta berdintasunaren alde?

Epaimahaiak proposamen irabazlea zein den hautatuko du.

 

Zalantzak argitzeko saioa: ekainak 4an, 18:30, Andragunean

Proposamenak aurkezteko itxiera ekitaldia: ekainak 18an, 18:00, Andragunean

 

 

Izena emateko azken eguna: 2026ko ekainak 17

Eman izena lehiaketan esteka honetan: https://erabili.liberaforms.org/durangotik-hegoaldera-iii

 

Lehiaketaren oinarriak

Aurkeztu beharreko txostenaren egitura eta balorazio irizipideak

 

Harremanetarako eta zalantzak argitzeko:

educa.bizkaia@medicusmundi.es

688717051

Descarga el programa del congreso en pdfEgitaraua hemen