Brodatu, oroitzeko. Tailerra Loly Ghirardirekin

Egunak: 2026/11/21

Lekua: GUrari · Getxoko emakumeen etxea (Benturillena, 17)

Kontaktua: educa.bizkaia@medicusmundi.es / 688717051

Leku kopurua: 15

Prezioa: Doan

Izena emateko epea:


«Hogeita hamabost urte bete zituen arte, bere bizitza hara-hona ibili zen. Baina ama izatea erabakitzean, ilusioz, bakardadez eta erruz betetako gurutze-bidea hasi zitzaion, eta ustekabeko irteera bat aurkitu zuen .» Diario de una bordadora Srta. Lyloren liburua da, bizitzako esperientzia gogorrenetan artea esanahia eta edertasuna aurkitzeko tresna izan daitekeela gogorarazten digun liburua. Loly Ghirardik (@srtalylo), Bartzelonan bizi den diseinatzaile grafiko argentinarrak, brodatzeak erresilientzia, identitate eta komunitate istorioak nola ehundu ditzakeen erakutsi nahi du. «Ni, brodatzeak salbatu ninduen», dio.

Berak zuzendutako 3 orduko tailerraz gozatzeko aukera izango dugu. Partehartzaile bakoitzak argazki bat eraldatuko du, eta artelan errepikaezin bihurtuko du. Gure memoria pertsonala eta kolektiboa beste leku batetik begiratzeko tresna gisa erabiliko dugu brodatua. Sormenaren bidez, ibilitako bideak ospatuko ditugu, eta emakumeek partekatutako hausnarketarako, zaintzarako eta entzuteko gune bat irekiko dugu. Partehartzaile bakoitzak bere argazki pertsonal bat ekarri beharko du inprimatuta (bere haurtzaro edo nerabezarokoa, edo bere bizitzako une esanguratsu batena). Gainerako materialak, gure kontu.
Bi tailer egingo ditugu:
🗓️ larunbata, 2026ko azaroak 21
🕟 11:00 – 14:00
🏡 Martikoena, 16. Getxo

🗓️ larunbata, 2026ko azaroak 21
🕟 16:30 – 19:30
🏡 GUrari · Getxoko emakumeen etxea (Benturillena kalea, 17)

Bakoitzean, gehienez 15 pertsonentzako lekua.

Izena emateko: educa.bizkaia@medicusmundi.es | 688717051 | @medicusmundibizkaia

Azaroaren 25ean guk ere indarkeria matxistarik gabe bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu. Baina urtean zehar lanean jarraituko dugu, esaterako Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako «Mayéutica: Dando a luz conocimientos y estrategias culturalmente pertinentes para una maternidad digna y libre de violencias en Mesoamérica y Bizkaia» proiektuaren baitan ekintza gehiago antolatuz.

Descarga el programa del congreso en pdfEgitaraua hemen