Topaketa birtuala. Afrikako LGTBIQ+ pertsonen errealitatea ezagutzen

Egunak: 16/11/2023

Lekua: Online

Kontaktua: educa.bizkaia@medicusmundi.es / 944 12 73 98

Leku kopurua: Mugatuak

Prezioa: Doain

Izena emateko epea: azaroaren 16ko 12:00ak arte (Espainian) eta 13:00ak arte (Afrikan)


 

Topaketa birtual honen helburua da Afrikan LGTBIQ+ pertsonek bizi duten errealitateari buruz gogoeta egitea ikuspegi lokal eta global batetik, pentsamendu kritikoa sustatuz eta estereotipoak hautsiz. Nondik gatoz? Nora goaz? Eta, bidean… nola egiten dugu?

Horretarako Euskal Herriko eta Afrikako gizarte-eragile batzuk biltzea proposatzen dugu, LGTBIQ+ pertsonek bizi duten egoeraz hitz egiteko eta esperientziak partekatzeko, etorkizuneko erronkak zein diren elkarren artean aztertzearekin batera.

Topaketa honekin, beraz, hauxe lortu nahi da:

  • Ruandako LGTBIQ+ pertsonen errealitateei eta beharrei buruzko txostenaren konklusioak gizarteratzea txostenaren talde eragilearen (Aldarte, MMB eta Arde Kubaho) eskutik, eta parte hartu duten LGTBIQ+ pertsonei ahotsa ematea Ruandako bi LGTBIQ+ erakunderen bitartez (Other Sheep Rwanda eta Inclusive misión for Heath and Hope).
  • Gaur eguneko erronkak aztertzea, esperientzia-trukea eginez Afrikako LGTBIQ+ pertsonen inguruan Aldarteren eta Munduko Medikuak elkartearen eskutik, zeinak kontinente horretan, zehazki Senegalen, izandako esperientziak ekarriko dizkigute.

Jarduera hau “Indarkeria sinbolikoari eta sexu- eta genero-aniztasunari buruzko eraldaketa soziala sortzen ikuspegi lokal-global batetik hezkuntza, osasun eta unibertsitate eremuan. II. Fasea” izeneko proiektuaren harira garatzen da, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatzen du.

Izen-ematea

 

Descarga el programa del congreso en pdfEgitaraua hemen

Kongresua Izena emateko orria

  • Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoarekin bat etorriz, zure datuak ADMINISTRAZIO OROKORRA izeneko fitxategi batean sartu dira; fitxategi hori Datuak Babesteko Agentziaren Erregistroan inskribatu da, eta MEDICUS MUNDI BIZKAIAK du erregistro horren ardura. Datu pertsonalak jaso egingo dira bakar-bakarrik ondoko helburuarekin: gurekin lotzen zaituen harremana kudeatzeko beharrezkoak diren tramiteak erraztea, eta zuri egiten dugun lanaren berri emateko gure buletinaren bidez. Zu zeu zure datuen titularra zarenez, datuak aipatutako fitxategian sartzeko baimena ematen duzu. Edonola ere, datuetan sartzeko, zuzentzeko, datuak ezeztatzeko eta datu horiei aurka egiteko eskubidea doan egikari dezakezu. Horretarako, idazki bat bidali beharko duzu MEDICUS MUNDI BIZKAIAREN ondoko helbidera, eta LOPD adierazi beharko duzu jakinarazpenean: Begoñako Andra Mari kalea, 20, behea, 48006 Bilbo, Bizkaia.
  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.